XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zailtasun eta arazoak leku guztietan daudela esan nahi digu honek.

Adibidez: Liernik Ingalaterran igaro du aurtengo uda.

Zerura zihoalakoan joan zen haruntz.

Izugarrizko propaganda ona egin bait zioten Ingalaterraz.

Etxeratu zenean, galdetu zion amak: - Zer moduz? - Baa! Hemen bezain ongi ez.

- Lagunik gabe, gosea, lana... - Zer uste zenuen ba? - eta esaera hau gogorarazi zion amak: BESTE LEKUTAN ERE ZAKURRAK OINUTSIK IBILTZEN DIRA.

- Ama, gaur ikastolako lagun batekin haserretu naiz.

- A, bai?- eta honela jarraitu zuen amak: OILARRAK PIXA EGIN BAINO LEHEN ADISKIDETUKO HAIZ.